Politika -

Lege proeiktua

Memoriaren institutuak alderdien babesa izatea espero du Jaurlaritzak

Memoria eta Bizikidetzaren Institutuaren proiektuak babes "zabala" izatea espero du Eusko Jaurlaritzak.

Erreakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Memoriaren eta Bizikidetzaren Institutuaren helburu, egitura eta osaerak zehazten dituen lege proiektua maiatzerako amaituta egotea espero du Eusko Jaurlaritzak. Ondoren Legebiltzarreko alderdiei aurkeztuko die, eta "babes zabala" izatea espero du, lege-proposamen gisa bideratzeko.

Indarkeriaren biktimen egoera eta beharrak aztertzen dituen batzordean egin du iragarpena Rodolfo Ares Herrizaingo sailburuak.

Jaurlaritzaren memoria eta bizikidetzarako politikaren ildoak aurkeztu ditu, eta, memoriaren mapaz eta biktimek hezkuntzan parte hartzeko ekimenez gain, Espainiako Gobernuarekin eta biktimekin batera biktimen memoriala suspertzeko lanean daudela adierazi du.

Orain, etorkizuneko memoriaren egoitza non kokatu erabakiko dutela azaldu du.

Erakunde publiko horretan, memoriaren eta bizikidetzaren politika guztiak koordinatuko dira eta Eusko Jaurlaritzako, Aldundietako, Eudeleko eta Legebiltzarreko ordezkariak egongo dira.

Maiatzerako, Jaurlaritzak helburua, egitura eta osaketa zehazten duen lege proiektua amaituta izatea espero duela esan du Aresek. Legebiltzarreko alderdiei erakutsi eta Legebiltzarrean lege-proposamen gisa bideratzeko, babes "zabala" izatea espero du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea