Politika -

Bilera

Rajoy eta Rubalcabaren menua:alkatxofak, txuleta eta melokotoi pastela

Bilduta daude 13:30etik Moncloako Jauregian, Rajoy Gobernuko presidente denetik lehenengo aldiz.

Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidentea eta Alfredo Perez Rubalcaba PSOEren idazkari nagusia
Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidentea eta Alfredo Perez Rubalcaba PSOEren idazkari nagusia
Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidentea eta Alfredo Perez Rubalcaba PSOEren idazkari nagusia

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidenteak eta Alfredo Perez Rubalcaba PSOEren idazkari nagusiak elkarrekin bazkalduko dute gaur eta perretxikoz betetako alkatxofak, txuleta eta melokotoi pastela jango dute, Errioxako ardoarekin lagunduta, Gobernuko iturriek jakitera eman dutenez.

13:30etik daude bilduta Moncloa Jauregian, Rajoy Gobernuko presidente eta Rubalcaba idazkari nagusi direnetik lehenengo aldiz.

Gobernuak onartu berri dituen erreforma ekonomikoak izango dira hizpide nagusia, eta Rubalcabak finantza berregiturarekiko babesa eta lan-erreformarekiko iritzi txarra agertuko dio.

Horrez gain, Auzitegi Konstituzionalaren, Herriaren Defendatzailearen eta RTVEko Kontseiluaren osaera ere izango dira eztabaidagai.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea