Politika -

Lan-erreforma

Zelan bideratuko da orain lan-erreforma?

Gobernuaren asmoa "ahalik eta babes handienarekin" lortzea da, horregatik Lege egitasmo bezala bideratzea erabaki du. Orain Kongresura igorriko dute.

Exekutiboaren helburua erreformaren inguruan "ahalik eta adostasun handiena" lortzea da. Irudia: EFE
Exekutiboaren helburua erreformaren inguruan "ahalik eta adostasun handiena" lortzea da
Exekutiboaren helburua erreformaren inguruan "ahalik eta adostasun handiena" lortzea da. Irudia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gobernuak lan-erreformaLege-proiektu moduan bideratzeko asmoa duela iragarri du ere Soraya Saenz de Santamariak prentsaurrekoan. Exekutiboaren helburua erreformaren inguruan "ahalik eta adostasun handiena" lortzea da, eta horregatik erreforma Kongresura eramatea erabaki du, nahiz eta Ministroen Kontseiluak Errege Lege Dekretu moduan onartu duen.

Gauzak horrela, Ministroen Kontseiluak onartu ondoren, erreforma Diputatuen Kongresura eramago dute diputatuen oniritzia jasotzeko. Ondoren, bideratzea bozkatu beharko dute, Lege-proiektu moduan. Azken izapide horri esker, alderdi politikoek zuzenketak sartzeko aukera izango dute.

Saez de Santamariaren hitzetan, Gobernuak bide hau hartzea erabaki du alerdiek egin lezaketen "zuzenketak eta ekarpenak ikertzeko" eta "aberasgarriak direnak" atxikitzeko. "Sakonean aztertuko ditugu", gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea