Politika -

Bilera

Rajoy eta Rubalcaba asteazkenean bilduko dira erreformez hitz egiteko

Gobernuko presidentea lehenengo aldiz bilduko da oposizioko buruarekin eta erreforma ekonomikoak izango dira hizpide nagusiak.

Rubalcaba eta Rajoy asteazkenean bilduko dira lehenengo aldiz. Argazkia: Efe
Rubalcaba eta Rajoy asteazkenean bilduko dira lehenengo aldiz.
Rubalcaba eta Rajoy asteazkenean bilduko dira lehenengo aldiz. Argazkia: Efe

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidentea Alfredo Perez Rubalcaba PSOEren idazkari nagusiarekin bilduko da datorren asteazkenean Moncloan, eta Ministroen Kontseiluak gaur onartuko duen lan-erreforma izango da hizpide nagusia, besteak beste.

Lehenengo aldia izango da Rajoy presidente karguan eta Rubalcaba PSOEren idazkari nagusi gisa elkartuko direna. Espainiako Gobernuak azkenaldian onartu dituen erreforma ekonomikoak izango dituzte hizpide.

Gobernuko eta PSOEko iturriek jakinarazi dutenez, 13:30ean izango da bilera Moncloan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea