Politika -

'Palma Arena'

'Urdangarin auzia'ren filtrazioak argitzeko eskatu diote epaileari

Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko Inspekzio zerbitzuak filtrazioetan izan duen ardura, edo epaitegiko inork izan duena, argitzeko eskatu dio Jose Castro epaileari.

Iñaki Urdangarin Palmako Dukea, artxiboko irudian. Argazkia: EITB
Iñaki Urdangarin Palmako Dukea, artxiboko irudian.
Iñaki Urdangarin Palmako Dukea, artxiboko irudian. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko Inspekzio zerbitzuak Jose Castro 'Palma Arena' auziko epailearengana joko du izandako filtrazioetan duen ardura edo epaitegiko inork izan duena argi dezan. Iñaki Urdangarin Palmako Dukea buru zuen Noos Institutuaren jarduerak ari dira ikertzen auzi horren baitan.

Antonio Alberca Jaume Matas Balearretako presidente ohiaren abokatuak aurkeztutako kexa baten harira ireki zen filtrazioen inguruko ikerketa.

Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko Batzordeak asteartean erabaki zuen filtrazioak argitzeko lehenengo izapideak betetzea. Filtrazioak salatu ohi direnean abian jartzen den prozedura da, eta Kontseiluak gero erabakiko du Castro epaileari espedientea ireki ala ez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea