Politika -

Egun On Euskadi saioan

'Egiak erdizka' esatea egotzi dio Pastorrek Urkulluri

Arduragabe deitu dio Jose Antonio Pastorrek Iñigo Urkulluri, eta horrelako adierazpenak aberria maite ez duen batenak direla esan du.

Jose Antonio Pastor PSE-EEko bozeramailea ETBn. Argazkia: EITB
Jose Antonio Pastor PSE-EEko bozeramailea ETBn. Argazkia: EITB
Urkullu ez dela fidatzekoa esan du Pastorrek

01:40

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jose Antonio Pastor PSE-EEko bozeramailea ETBko "Egun On Euskadi" saioan egon da Euskadiko egoera politikoaren analisia egiteko.

Iñigo Urkullu "soilik bere alderdiarekiko da abertzalea, ez herrialdearekiko", adierazi du Pastorrek eta Euskadi, finantza-merkatuen aurrean "arriskuan" jartzea egotzi dio.

"Hanka sartu zuela onartzeko" eskatu dio Urkulluri kazetariek Eusko Jaurlaritza porrot egitekotan al zegoen galdetuta baietz erantzuteagatik.

Bozeramaile sozialistak "alarma arduragabea" sortzea leporatu dio eta egun batzuk beranduago, gainera, "egiak erdizka esanez zulo horretan sakontzea" aurpegiratu dio.

"Urkulluk ez du ez euskaldun hitzik, ezta une zail batekin leialtasunik ere", esan du Pastorrek.

Zergak jasotzen dituzten erakundeak aldundiak direla gogoratu du bozeramaile sozialistak eta "diru-sarreren aurreikuspenak ez dituzte bete", adierazi du. Iruzur fiskalaren aurka egiteko denen arteko plana eskatu du, baita ogasun publikoaren diru-sarrerak handitzeko zerga-erreforma bat egiteko ere.

Atzo Eusko Jaurlaritzak 2000 eta 2009 artean sinatutako kontratu informatikoetan irregulartasunak atzeman zituela iragarri zuen, baina horrek EAJrekin duten polemikarekin ez duela zerikusirik gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea