Politika -

PSOEren Kongresua

Basagoitik dio ardura berriak ez duela lehendakariaren lana kaltetuko

Zabaletak (Aralar) uste du PSOEren Kongresuak "ondorioak" izango dituela "bai Patxi Lopezen Jaurlaritzan, bai Yolanda Barcinaren Gobernuan".

Antonio Basagoiti PPren EAEko presidentea. Argazkia: EITB
Antonio Basagoiti PPren EAEko presidentea.
Antonio Basagoiti PPren EAEko presidentea. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Antonio Basagoiti PPren EAEko presidentearentzat "normala" eta "errespetagarria" da Patxi Lopez lehendakariak PSOEren barruan daukan ardura berria eta lehendakariaren "eguneroko lanari" ez diola eragingo azpimarratu du.

Herri Irratian egin dioten elkarrizketa batean azaldu duenez, "oso ongi" iruditzen zaio PSEk PSOEn hartzen duen pisua asteburuko Kongresuaren ondoren, "urte batzuetan lehendakariak EAJrekin zubi lanak egin ondoren".

Gainera, ez du uste lehendakariak "alde egin nahi duenik", izan ere, "ez dago arazorik lehendakari eta alderdiko Zuzendaritzako kide izateko".

Zabaletak "hauteskunde mugimenduak" iragarri ditu

Patxi Zabaleta Aralarren koordinatzaileak "hauteskunde mugimenduak" iragarri ditu Nafarroan eta EAEn eta Patxi Lopez lehendakariaren kasuan, PPren babesa jasotzea "gero eta zailagoa" izango duela aurreikusi du.

Onda Vascan egin dioten elkarrizketa batean azaldu duenez, PSOEk asteburuan egindako Kongresuak "ondorioak" izango ditu "bai Patxi Lopezen Jaurlaritzan, bai Yolanda Barcinaren Gobernuan".

Nafarroako egoera "politikoki jasanezina" dela esan du eta "are zailagoa izango da sozialistak Madrilen oposizioa egiten hasten direnean".

"PPren Gobernua egiten ari den eskuineko politika zaharkituak oposizioa egitera eraman behar ditu Jimenez eta Patxi Lopez, beraz, PPrekin duten koalizioa krisian murgilduko da epe ertainean", berretsi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea