Politika -

Bake prozesua

ETAren amaiera ospatzeko manifestazioa deitu dute Bilbon

Bakearen Aldeko Koordinakundearen azken manifestazioa izango da, eta ospakizunez gain, gertatutakoaren kontaketa "oinarri etikoetatik" eta biktimen ondoan egitea aldarrikatuko dute.

Bakearen Aldeko Koordinakundearen martxa, ETAren amaiera ospatzeko. Argazkia: Efe
Bakearen Aldeko Koordinakundearen martxa, ETAren amaiera ospatzeko.
Bakearen Aldeko Koordinakundearen martxa, ETAren amaiera ospatzeko. Argazkia: Efe

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bakearen Aldeko Koordinakundeak antolatu duen azken manifestazioan parte hartzeko deia egin die euskal herritarrei. ETAren amaiera ospatzeko manifestazioa izango da larunbaterako Bilbon deitu dutena eta gertatutakoaren kontaketa "oinarri etikoetatik" eta biktimen ondoan egitea aldarrikatuko dute.

Jesus Herrero koordinakundearen bozeramaileak manifestazioa iragartzeko egindako ekitaldian azaldu duenez, manifestazioak "ospakizun" kutsua izango du lortu dutelako "helburua, ETAren indarkeria terroristaren mehatxurik gabe egiten den lehen manifestazioa izango delako".

Horrez gain, aldarrikapenak egiteko era aprobetxatuko dute aukera, izan ere, "gai garrantzitsuak" omen daude oraindik konpontzeko, besteak beste, "hamarkadetako historiaren" kontaketa "oinarri etikoetatik" abiatuta eta biktimen aldamenean egitearen beharra.

Ospakizun eta aldarrikapen helburu horrekin, Bakearen Aldeko Koordinakundeak indarkeria errefusatzen duten euskal herritar guztiak deitu ditu datorren otsailaren 11n Bilbon egingo den manifestaziora. Ekitaldiaren leloa "Lortu dugu" izango da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea