Politika -
PSOEko Kongresu Federala
Patxi Lopez, PSOEko Harreman Politikoetarako idazkari berri
Kargu hau lehendakaritzak dakarren ardurarekin izango da bateragarria. Halaber, Jose Antonio Griñan PSOEko presidente izendatu du Rubalcabak.
Erredakzioa
Patxi LoPez euskal sozialisten liderra PSOEko Harreman Politikoetarako idazkari berria izango da Alfredo Perez Rubalcabak osatu duen Exekutiba Federal berriaren barnean. Kargu hau lehendakaritzak dakarren ardurarekin izango da bateragarria.
Larunbat arratsalde honetan horri buruz galdetu zioten eta Lopezek ez zuen baztertu PSOEren zuzendaritza berrian parte hartzea. "Alderdiarentzat ona dena aukeratuko dut, beti ere nere ardura nagusia, lehena eta ia ia esklusiboa baztertu gabe, lehendakari izatea, alegia", esan zuen.
Exekutiba berriaren osaketa
Lurralde-baroiekin bildu da goizalde honetan PSOEko idazkari nagusi berri Exekutiba berria osatuko dutenen izenak zehazteko. Jose Antonio Griñan PSOEko presidente berriak haren hautagaitza babestu ez arren, PSOEko zuzendaritzaren ardura eman dio Rubalcabak. Horrela, Griñan Andaluziako Exekutiboaren arduraduna PSOEko presidente berria izango da eta Elena Valenciano, idazkariorde nagusia. Halaber, Oscar Lopez Antolamendu idazkari izendatu du.
Hona hemen PSOEko Exekutiba Federal berria osatuko dutenen izen-abizenak: