Politika -

EAJ-Jarularitza, ika-mika

Urkulluk Jaurlaritzaren deia jaso du, dirurik ez duelako laguntza eske

EAJren presidenteak EAEren egoera "larria" dela eta "porrot egiteko zorian" dagoela ohartarazi du, izan ere, "zuloa" 1.000 milioi euro ingurukoa omen da.

Iñigo Urkullu EAJren presidentea. Argazkia: Efe
Iñigo Urkullu EAJren presidentea.
Urkullu: Eusko Jaurlaritzaren egoera 'biziki larria' da

01:04

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñigo Urkullu EAJren presidenteak jakinarazi du Eusko Jaurlaritzako sailburu batek (ez du izenik eman) "etsita" deitu diola laguntza eske, "dirurik ez duela eta", dirua nola lortu dezaketen galdetzeko.

Bilboko Sabin Etxean emandako prentsaurreko batean Urkulluk azaldu duenez, EAEren egoera "larria" da eta "porrot egiteko zorian" daude bere diru-kontuak.

Horren harira, "sakrifizioak" egiteko prest dagoela esan du Urkulluk, baina horretarako Patxi Lopez lehendakariari benetako datuak ematea eta Jaurlaritzak duen defizita jakinaraztea eskatu dio. Urkulluren arabera, hori beharrezkoa da "neurriak hartzerako".

Buruzagi jeltzaleak gogor salatu du Jaurlaritzak "eskari larriak" egitea alde batetik, pribatuan, eta bestetik "publikoki jarrera desberdina" erakustea.

Eusko Jaurlaritzaren diru-kontuen "zuloa" zenbatekoa ote den galdetuta, Urkulluk erantzun du 1.000 milioi eurora irits litekeela.

"Iazko urrian Euskal Finantzen Kontseiluan zenbatu genuen defizit publikoa 706,5 milioi eurokoa zen, eta kopuru hori % 50 inguru hazi dela pentsatzen dugu", gaineratu du buruzagi jeltzaleak.

Egoera "larri" horren aurrean "politikoki sakrifizioa" egiteko prest dagoela berretsi du, baina ez omen du parte hartuko "diru-kontuetako arazoak behin behinean konpontzeko operazioetan, sakontasunik ez badute".

"Herri honetako erakundeen kaudimena interes politiko partikularren gainetik dago EAJrentzat", Urkulluk azaldu duenez.

Hala eta guztiz ere, hauteskundeak aurreratzea eskatu du, eta hori PPren eta lehendakariaren esku omen dago.

EAJren zuzendaritza berriro bildu ondoren Legebiltzarrean "kontu publikoen egoera argitzeko" ekimenak sustatuko dituztela jakinarazi du.

Bestalde, "defizitaren krisia"ren iritziarekin bat egiteko eskatu dio PPri, "erakundeak igaro duen momentu kritikoenari aurre egiteko".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea