Politika -
Hauteskundeak PSOEn
Patxi Lopez ez da Rubalcabaren 'bigarrena' izango, Aresen arabera
Herrizaingo sailburuak lehendakaria Alfredo Perez Rubalcaren zuzendaritzan izango dela esaten duten informazioak ezeztatu ditu.
Redacción
Alfredo Perez Rubalcaba PSOEko idazkari nagusi izanez gero Patxi Lopez ez dela ministro ohiaren bigarrena izango esan du, Rodolfo Ares Herrizaingo sailburuak. Aresen hitzetan, aukera hori "erabat baztertu zuen" lehendakariak berak, Jaurlaritzaren buruan jarraitzeko apustua agertuta.
Punto Radio Euskadin egindako elkarrizketan, Ares Alfredo Perez Rubalcabak Patxi Lopez bere zuzendaritzan nahi duela esaten duten informazioen inguruan aritu da."Aukera hori argi eta garbi baztertu zuen lehendakariak bere erabakia euskal politikan jarraitzea eta lehendari izaten jarraitzea zela iragarri zuenean", azpimarratu du Ares.
Birritan azaldu du
Rubalcabak egindako adierazpenen inguruan behin baino gehiagotan hitz egin du ostegun honetan Aresek. Gauean, Radio Euskadiko 'Ganbara' saioan, berriz azpimarratu du Patxi Lopez lehendakaria izaten jarraitzen duela. ''Bere erabakia lehendakaria izaten jarraitzea dela esan du dagoeneko'', gogoratu du Herrizaingo sailburuak.
Rubalcabak Patxi Lopez nahi du
"Kargu garrantzitsua izango du, oso nabarmena eta lehen mailakoa, Rubalcabak irabaziz gero", adierazi dute ministro ohiaren ingurukoek El Mundo egunkarian. Sozialisten zuzendaritzan kargua izateko aukeraz galdetu diotenen bakoitzean, Patxi Lopezek bere konpromisoa Euskadirekin duela erantzun du.
Hala ere, aurreikuspen guztien arabera, Euskadiko hauteskundeetan emaitza onak lortu ezean, bere aukera Madrilera joatea izango litzateke, 2015eko hauteskunde orokorretan Rubalcabaren 'bigarrena' izateko.
Hala ere, askoren arabera, euskal hauteskundeetan emaitza onik lortu ezean, lehendakariak Madrilera joko luke 2015eko hauteskunde orokorretan Rubalcabaren dolfina izateko.