Politika -

Sabino Arana sariak

Ahernek Rajoyri: 'ETAren arazoa enkistatu liteke, heltzen ez badiozu'

Ahernek arrazoia eman dio Rajoyri ETAk desegin eta egindako mina onartu behar duela esaten duenean, baina eurekin hitz egitea beharrezkoa dela gaineratu du.

Sabino Arana Fundazioak emandako sarien irabazleak. Argazkia: Efe
Sabino Arana Fundazioak emandako sarien irabazleak. Argazkia: Efe
Sabino Arana Sariak banatu dituzte

01:03

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bertie Ahern Irlandako lehen ministro ohi eta Donostian indarkeriari amaiera emateko egin zen Aieteko Konferentziaren bultzatzaileetako bat izan zenari ulergarria iruditzen zaio PPk lehentasuna krisi ekonomikoari ematea, baina heltzen ez diren arazoak, ETArena adibidez, "enkistatu" egiten direla ohartarazi du.

Sabino Arana saria jaso du Ahernek Bilbon, ETAk jarduera armatua uzten zuela iragartzeko Aieteko Konferentziako bultzatzaileetako bat izateagatik.

Aurtengo sariak Donostiako Nazioarteko Bake Konferentziak, Deustuko Unibertsitateak, Bilboko Merkataritza Ganberak, Eunate Agirre bodyboardlariak, Maite Lafourcade irakasleak eta Construcción y Auxiliar de Ferrocarriles S.A. (CAF) euskal enpresak jaso dituzte.

Aurretik egin duten prentsaurrekoan, Ahernek adierazi du ados dagoela Rajoyk ETAk desegin eta egindako mina onartu behar duela esaten duenean. Baina era berean, taldeko buruzagiekin bildu behar duela ohartarazi du nola egin adosteko.

Berak eta Tony Blairrek horixe egin zutela azaldu du eta prozesua arrakastatsua izan zela. Espainiako Gobernuari zer egin behar duen esateko asmorik ez duela argitu du, eta soilik Irlandako bake prozesuan berak izan zuen esperientzia helarazi nahi diola. "Traumatikoak eta gustukoak ez diren erabakiak" hartu behar izan zituztela esan du, baina bakea lortzeko "ezinbestekoak" izan zirela gaineratu du. IRAko presoak askatzea, horren adibide.

Urkulluk Rajoyren "etorkizunerako konpromisoa" espero du

Iñigo Urkullu EAJko presidentea Mariano Rajoyrekin bilduko da astearte honetan eta krisitik "indartsu" ateratzeko "etorkizunerako konpromisoa" eskatuko diola esan du, hala nola, bakea lortzeko "pausoak" sendotzea eta autogobernuan aurrera egitea.

Buruzagi jeltzaleak Sabino Arana Fundazioaren sarietan egin ditu adierazpen hauek. Rajoyrekin egingo duen bileran, krisi ekonomikoaren eta Euskadiko elkarbizitzaren inguruan "etorkizuneko konpromisoa" espero duela adierazi du. Gainera, autogobernuarekin konpromisoa eskatuko diola aurreratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea