Politika -
Madrilen
Felipe Gonzalezek Chacon 'maite' du, baina Rubalcaba 'nahiago'
Patxi Lopez ere Rubalcabaren aldeko ekitaldian izan da, eta "etengabeko hausnarketa eta berrikuntza" egiten duen alderdiaren alde egin du, Espainiako hautesle "progresistak" berreskuratzeko.
Erredakzioa
Alfredo Perez Rubalcaba eta Carme Chaconen arteko norgehiagokan Felipe Gonzalezek noren alde egingo zuen zalantza zegoen baina larunbat honetan zalantza horiek argitu ditu: Defentsa ministro oihari "maitasuna" agertu dio, naiz eta alderdiaren buruan Rubalcaba egotea nahiago izan.
Sevillako kongresuan egongo diren militante eta ordezkarien aurreran, sozialista historikoak Rubalcabarekiko konrpomisoa berriztu du, izan ere, presidenteorde ohia azken hauteskunde orokorretara aurkeztu zenean, honakoa esan zion: "Zugan sinisten dut, kanpainan eta kanpainaren ostean, edozein gauza gertatzen dela ere".
Hori bai, Gonzalezek argi utzi du Rubalcabari emandako babaesa ez duela "adiskidetasunekin" zerikusirik, eta hori frogatzeko, "amodiozko aitorpena" egin behar zuela iragarri du: "Carme Chacon asko maite dut. Beraz, hemen ez gara adiskidetasunez ari, joerez", esan du.
Patxi Lopez, berriztapenaren alde
Sevillako Batzorde Federala alderdiaren inguruan "berriro hausnartzeko" eta alderdia bera "berritzeko" balio izatea espero duela esan du Patxi Lopez lehendakariak. Horretarako, 1974ean Suresneresen, herbestean, egindako batzordea gogora ekarri du, bertan Felipe Gonzalez hautatu zuten, hain zuzen, PSOEko idazkari nagusi.
"Hori da gaur behar duguna, Felipe Gonzalezek Suresnesen egindako gauza bera", azpimarratu du euskal sozialisten liderrak. Lehendakaria "garai berri" baten alde agertu da, "bere buruaren gaineko hausnarketa eta etengabeko berriketa" egiten duena, Espainian dauden 10 milioi hautesle "progresistak" berreskuratzeko.