Politika -

Bake prozesua

Jaurlaritza egiaztatzaileekin bildu dela aitortu du lehendakariak

Jaurlaritzak ez omen du nahi "askatasunaren eta elkarbizitzaren alorrean gertatzen den guztitik kanpo" geratu.

Patxi Lopez lehendakaria. Argazkia: Efe
Patxi Lopez lehendakaria.
Patxi Lopezek aitortu du Jaurlaritza egiaztatzaileekin bildu dela

00:40

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Patxi Lopez lehendakariak aitortu du Eusko Jaurlaritza ETAren su-etena Egiaztatzeko Nazioarteko Batzordearekin jarri dela harremanetan, izan ere, Jaurlaritzak ez omen du nahi "askatasunaren eta elkarbizitzaren alorrean gertatzen den guztitik kanpo" geratu.

Lehendakariak Rivabellosan (Araba) egin ditu adierazpenok, Talgoren fabrikan, Su-etena Egiaztatzeko Nazioarteko Batzordearen inguruan galdetu diotenean.

Su-etena Egiaztatzeko Nazioarteko Batzordea irailaren 28an osatu zen, eta orain arte ez zuen Jaurlaritzaren onespenik jaso. Madrilgo Gobernuak oraindik ez dio egindako lana aitortzen.

Hala eta guztiz ere, lehendakariak jakinarazi du harremanetan jartzen hasi dela nazioarteko aditu horiekin.

Euskal Herrira egin duen bigarren bisitan, Batzordea PSE-EErekin, EAJrekin, ezker abertzalearekin, UGTrekin, CCOOrekin, ELArekin, LABEkin, Confebaskekin, Elizako ordezkariekin eta beste eragile batzuekin bildu da. Aldiz, PPrekin ez du hartu-emanik hasi, popularrek ez baitute onartzen.

Egiaztatze Batzordea nazioarteko bake eta segurtasun prozesuetan eskarmentu handia daukaten sei pertsonak osatutakoa da: Ronnie Kaslrils-ek (Hegoafrika), Ray Kendallek (Erresuma Batua), Chris Maccabek (Erresuma Batua), Ram Manikkalingamek (Sri Lanka) eta Satish Nambia-ek (India). Koordinatzailea, berriz, Fleur Ravensbergen da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea