Politika -

Otsailaren 11rako

Amaiurrek manifestazioa deitu du murrizketa ekonomikoen kontra

EAEko hiru hiriburuetan eta Nafarroan egingo dute. Manifestazioan beste modelo bat aldarrikatuko dute, "subiranotasun politikoan eta ekonomikoan" oinarritutakoa.

Redacción

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Aralarrek, EAk, Alternatibak eta ezker abertzaleak manifestazioa deitu dute otsailaren 11rako EAEko hiru hiriburuetan eta Nafarroan. Manifestazioan Gobernuko neurri ekonomikoen kontra protesta egingo dute eta "aldaketa soziala" aldarrikatu: "subiranotasun politikoan eta ekonomikoan oinarritutako eredua".

Manifestazioa prentsaurrekoa iaragarri dute Amaiur osatzen duten alderdietako ordezkariek. Bertan izan dira Pello Urizar (EA), Oskar Matute (Alternatiba), Dani Maeztu (Aralar) eta Txelui Moreno eta Maribi Ugarteburu (ezker abertzalea). Manifestazioaren leloa "Erantzuna gure esku. Erabakia gure esku" izango da.

Urizar eta Matute bozeramaile lanetan aritu dira eta deialdia Amaiurrena bakarrik ez dela esan dute, koalizioa osatzen duten guztien "hausnarketatik" sortu delako.

Egoera "oso larria"

Era berean, argi utzi nahi izan dute otsailaren 4an Bilbon eta Donostian murrizketen eta azpiegitura handien kontra deitutako manifestazioak babestu egiten dituztela, horiei konpetentzia egiteko inolako asmorik ez dutela azpimarratuta.

Matutek azaldu duenez, manifestazioa deitu dutenek egoera ekonomikoa "oso larria" dela uste dute, eta horri aurre egiteko "ekimen guztiak gutxi direla" gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea