Politika -
Bilera egingo dute
Espetxe politika "malguago bat" eskatuko dio Patxi Lopezek Rajoyri
Patxi Lopez lehendakaria Espainiako presidentearekin bilduko da bihar, Monkloan, arratsaldeko 18.00tatik aurrera, Idoia Mendia Jaurlaritzako bozeramaileak aurreratu duenez.
Erredakzioa
Mariano Rajoy Espainiako presidenteari espetxe-politika "malgutzeko" eskaera egingo dio bihar Patxi Lopez lehendakariak, "ETAko presoen gizartaratzea" lortzeko helburuarekin.
Patxi Lopez lehendakaria Espainiako presidentearekin bilduko da bihar, Monkloan, arratsaldeko 18.00tatik aurrera, Idoia Mendia Jaurlaritzako bozeramaileak aurreratu duenez.
Mendiaren hitzetan, egingo duten lehen bilera horretan "gai ekonomikoei buruz" eta "terrorismoaren amaieraz" mintzatuko dira Lopez eta Rajoy.
Lopez, Politika Orokorreko Osoko Bilkuran ezarritako jarrera mantenduko duela azaldu du Mendiak. "Gure ustez, espetxe-politika malguago batekin, presoen gizartaratzea lor dezakegu", gaineratu du.
Bilera horretatik ateratzean Rajoyren konpromisorik lortuko duten zalantzan jarri du Mendiak. "Rajoy oso gutxitan azaldu da Kongresuan edota hedabideen aurrean".