Politika -

Gürtel auziaren epaia

Polemika PP eta PSOEren artean, Campsen absoluzioaren harian

Rubalcabak Camps berreskuratzeko eskatu dio PPri, benetan "eredugarria" dela uste badute. Fabrak, aldiz, Camps "zentzuzko gizona" dela esan "zer egin behar duen" argi duela" esan du.

Francisco Camps, Valentziako presidente ohia. Argazkia: Efe.
Campsen absoluzioak polemika piztu du PP eta PSOEren artean

00:22

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Alfredo Perez Rubalcaba PSOE zuzentzeko hautagaiak Maria Dolores de Cospedal PPko idazkari nagusiari erantzun dio Camps PPk berak berreskuratu behar duela esanez. Horretarako, eta herritar eredugarria dela uste badute, Valentziako presidente berriro izenda dezatela esan dio.

Cospedalek bart esan zuen ea orain nork berreskuratu behar zuen Campsen ohorea, herri-epaimahaiak jantzien auzian errugabe jo ondoren. Rubalcabak argi erantzun dio galdera horri: "Zuek".

"Herritar eredugarria dela uste baduzue, jantziak bere poltsikotik ordaindu zituela, berreskuratu dezakezue eta Valentziako presidente egin", proposatu die Rubalcabak. Hala ere, eta era berean, Valentzia "dirurik gabe" utzi zuela gogorarazi die. Fabra, Campsen alde

Alberto Fabra Generalitateko presidenteak esan duenez, Francisco Campsek "asko sufritu du" Gürtel auziko epaiketan, nahiz eta amaieran absolbitu duten. Frabaren hitzetan, Campsek "hausnarketarako denbora merezi du orain" bere etorkizun politikoarekin zer egin erabakitzeko. Camps politikara itzuli behar duen ala ez galdetu diotenean, Fabrak hausnarketarako denbora behar dela esan du, dimisioa emateko erabakia Campsek "askatasun osoarekin" hartu zuela azpimarratu du. Fabraren ustez, Camps "gizon zentzuduna da eta orain zer egin behar duen argi izango du".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea