Politika -

Elkarrizketa Radio Euskadin

Aresek ez du ikusten ETAk indarkeriara itzultzeko asmoa duenik

Su-etena Egiaztatzeko Nazioarteko Batzordeko kideek gaur egingo duten bisitaren harira, Herrizaingo sailburuak esan du poliziak direla "egiaztatzeko baliabide gehien" dituztenak.

Rodolfo Ares Herrizaingo sailburua. Argazkia: EITB
Rodolfo Ares Herrizaingo sailburua.
Ares: 'ETA desager dadin lanean jarraituko dugu'

02:55

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Rodolfo Ares Herrizaingo sailburuak "lasaitu" egin nahi izan du euskal gizartea, bere esanetan ez baitago arrazoirik ETA indarkeriara itzultzeko prestatzen ari dela pentsatzeko.

Aresek Jorge Fernandez Diaz Barne ministroak Euskal Herrira egindako lehenengo bisitan, atzo, egin zituen adierazpenak izan ditu hizpide. ETAren baitan "klandestinitatean egitura mantentzeko mugimenduak" daudela adierazi zuen, eta oraindik armak eta lehergailuak dituela.

Aresek "lasaitasun" mezu bat helarazi nahi izan dio euskal gizarteari, izan ere, "ez dago atentatu terroristarik, ez dago mehatxurik, ondorioz, ez dago arrazoirik jarduera terroristara itzultzeko asmoa duela pentsatzeko", Radio Euskadin egin dioten elkarrizketa batean azaldu duenez.

"Beste kontu bat da ETA oraindik existitzen dela eta jarduerak egiten dituela klandestinitatean egoteko. Gustu handiz hartuko nuke ETAk betiko desegin dela iragartzea, baina egin ez duenez, lanean jarraituko dugu desager dadin eta lehenbailen desegiteko"; gaineratu du.

Egiaztatzaileak

Su-etena Egiaztatzeko Nazioarteko Batzordeko kideek gaur egingo duten bisitari dagokionez, Rodolfo Aresek esan du poliziak direla "egiaztatzeko baliabide gehien" dituztenak, baina "abertzale erradikalek eta ETAk egiaztatzaileen beharra dute" eta "zorte ona opa diet".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea