Politika -
38. Batzorde Federala
PSOEren liderra hautatuko duten 956 ordezkariak izendatu dituzte
Ordezkariak izendatu ostean, Chaconen taldeak 416 ordezkarien babesa lortu duela uste du eta Rubalcabarenak, 370, gutxienez. Bi hautagai sozialistak aurrez-aurre izango dira datorren hilean.
Erredakzioa
PSOEk asteburu honetan amaitu du PSOEren 38. Batzarrean alderdiko buruzagia hautatuko duten 956 ordezkarien izendapena. Alfredo Perez Rubalcaba eta Carme Chaconen artean aukeratu beharko dute. Horretarako, asteburu honetan probintzia bakoitzean "batzar txikiak" egin dira Sevillara joango diren ordezkariak aukeratzeko.
Andaluzia da ordezkari gehien izango dituen lurraldea, denera 234. Erdiekin, ordezkari gehien dituen bigarren lurraldea, Katalunia. 101 sozialista joango dira bertatik Sevillara. Larunbat honetan PSOEko ordezkariak izendatu ostean, Alfredo Perez Rubalcabaren eta Carme Chaconen hautagaitzek antzeko babesak lortu dituztela iragarri dute bi hautagai sozialisten taldeak. Horrela, Chaconen taldeak 416 ordezkarien babesa lortu duela uste du eta Rubalcabarenak, 290, beste 90 gutxienez ordezkari lortuko dituela uste badu ere.
Beste 80 ordezkarik ez dute hautagai batekiko ala bestekiko atxikimendua erakutsi. Datorren otsailean aurrez-aurre izango dira Sevillan izango den PSOEren 38. Batzorde Federalean. Bi hautagaien taldeek haren "poztasuna" erakutsi dute lortutako emaitzengatik eta jasotako babesa eskertu dute.
Rubalcabaren taldearen aburuz, horren hautagaitzak babes handia lortu du Autonomia Erkidego gehienetan, Euskadin, Balear Uharteetan, Aragoin, Gaztela eta Leonen, Asturiasen, Murtzian, Galizian, Canaria Uharteetan, Ceutan eta Melillan.
Chaconek, berriz, alderdiaren bost federazio garrantzitsuenen babesa lortu duela aurreratu du, hau da, Andaluzian, Katalunian, Valentzian, Gaztela-Mantxan eta Galizian.
Madrilgo Alderdi Sozialistaren idazkari nagusia buru den hautagaitzak ordezkarien botoen gehiengoa eskuratu du eta Madrilera dagozkion 79 ordezkaritik 44 ekarriko ditu. Rubalcabaren aldekoa den Jaime Lissavetzky buru den zerrendak, ordea, 35 ordezkari izango ditu. Sevillan negoziazio biziak eman dira eta azkenean, Jose Antonio Griñan Batzordeko presidentea buru den zerrenda bat onartu dute.
Batzarreko legediak adierazten duenez, hautagai izateko ordezkarien %20en babesa behar da gutxienez. Antolakuntza Idazkaritzak 192 bozetan ezarri du muga hori; behin Batzarra hasten denean, Rubalcabak eta Chaconek euren hautagaitza gauzatzeko behar duten gutxiengoa.