Politika -

Homilia

Munillak ETAko biktimen memoria 'ez lausotzeko' eskatu du

Gipuzkoako hiriburuak San Sebastian eguna, "50 urteren ondoren, terrorismoaren mehatxurik gabe" bizi duela azpimarratu du Donostiako gotzainak.

Jose Ignacio Munilla, Donostiako gotzaina. Argazkia: EFE
Jose Ignacio Munilla, Donostiako gotzaina. Argazkia: EFE
Jose Ignacio Munilla, Donostiako gotzaina. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jose Ignacio Munilla Donostiako gotzainak terrorismoaren biktimek "bakerako eta adiskidetzerako bidean leku esanguratsua" bete behar dutela adierazi du, eta euren memoria "ez lausotzeko" eskatu du.

Donostian, San Sebastian eguneko meza nagusiko homilian, egin ditu adierazpen horiek Munillak.

Gipuzkoako hiriburuak San Sebastian eguna, "50 urteren ondoren, terrorismoaren mehatxurik gabe" bizi duela azpimarratu du gotzainak, eta biktimek bakerako eta adiskidetzerako bidean "toki esanguratsuan" egon behar dutela. Biktimen presentzia deserosoa balitz, edota "euren memoria lausotzeko tentazioa" balego, "bakerako eta adiskidetzerako geure apustua zalantzan jartzeko" arrazoiak leudeke, esan du Munillak.

Krisi ekonomikoaren errealitate gordina pairatzen dutenak ere gogoan izan ditu Munillak, langabezian daudenak, besteak beste, eta enpresariei eta politikoei "inor baztertuta gelditu ez dadin konponbidea bilatu" dezatela eskatu die.

"Danborrek arrada egin dezatela Donostian, baina geure elkartasunak ozenago egin dezala arrada", esan du homiliaren amaieran Munillak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea