Politika -

Hausnarketa prosezua

Presoen eskubideen defentsarako mugimendu berria sortuko da otsailean

Sentsibilitate ezberdinetako pertsonak bilduko ditu eta, besteak beste, Parot doktrina delakoa bertan behera uztea, gaixotasun larriak dituzten presoak askatzea eta sakabanaketa amaitzea eskatuko du.

Presoen aldeko manifestazioa.
Presoen aldeko manifestazioa.
'Egin dezagun bidea' ekimenak hausnarketa prozesu bat zabaldu du

00:42

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

ETBk jakin ahal izan duenez, presoen eskubideak defendatzen dituenEgin Dezagun Bidea ekimena hausnarketa prozesu batean murgilduta dago  aurrerantzean beteko duen bidea erabakitzeko.

Hausnarketaren ondorioak otsailean egingo duen ekitaldi batean emango ditu ezagutzeraeta oso litekeena da gogoeta horren ondotik presoen eskubideakbabestuko dituen mugimendu berri bat sortzea. Plataforma horrek EuskalPreso Politikoen Kolektiboaren aldarrikapenak bere egingo omen ditu,hala nola, 'Parot doktrina' delakoa bertan behera uztea, gaixotasunlarriak dituzten presoak askatzea eta gainerako presoak Euskal Herrikoespetxeetan biltzea.

Horrez gain, plataforma berri horretan orain arteko presoen elkarteek lekua izango dute, baina sentsibilitate politiko eta ideologiko ezberdinak dituzten pertsonak biltzeko asmoz jaioko omen da.

urtarrilaren 7an presoen alde Bilbon egindako manifestazioa
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea