Politika -
Fiskaltza
ETAko 50 bat kide daude klandestinitatean, Frantziaren ustez
Erakunde terroristaren asmoen inguruan zalantzak ditu Frantziako Fiskaltzak, asteburuko atxiloketetan atzemandakoaren ondoren.
ETAko 50 bat kide daude klandestinitatean, Frantziako Fiskatzaren ustez. Erakunde terroristaren ustezko bost kideren kontrako epaiketan eman du datua Fanny Busca Parisko Zentzategi Auzitegiko fiskalak.
Buscak ETAren asmoen inguruan zalantzak agertu ditu epaiketa horretan, joan den asteburuko hiru atxiloketen eta atxilotuetako bati atzemandakoaren ondoren.
Hirurek armak zeramatzatela gogoratu du fiskalak, eta Jon Etxeberria Oiarbide, gainera, ''erakundearentzat'' lortu berria zuen materialarekin iritsi berria zen trenean Parisetik. Fiskalaren esanetan, urrian ETAK egindako adierazpenak izaera ''historikoa'' du, ''oso positiboa'' da eta ''itxaropenez beteta'' dago. Baina, jarduera armatua amaitzeko ETAk hartutako erabakia poliziak eta ekintza judizialek eragindako ''ahultasunagatik'' izan dela azpimarratu du.