Politika -

Urrezko intsigniaren ekitaldia

Hiltzaileek kontuak eman behar dituztela defendatu du Sarkozyk

Borroka antiterroristan ez dela "Pirinio gehiagorik" izango esan du Nicolas Sarkozyk, erregeak "Urrezko Ardi Larruaren ordenaren intsignia" eman dion ekitaldian.

Juan Carlos Espainiako erregeak Sarkozy hartu du erregeren jauregian. Argazkia: Efe
Juan Carlos Espainiako erregeak Sarkozy hartu du erregeren jauregian. Argazkia: Efe
Urrezko Ardi Larruaren ordenaren intsignia jaso du Sarkozyk

00:57

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

ETAko heriotzen arduradunak, bai Espainan, baita Frantzian ere, "kontuak eman behar dituztela" defendatu du Nicolas Sarkozy Frantziako presidenteak. Bi herrialdeen arteko borroka antoterroristan ez dela "Pirinio gehiagorik" izango gaineratu du.

"Beti izango duzue Frantzia lagun ETAren terrorismoarekin amaitzeko", esan du Sarkozyk Espainiako erregeak "Urrezko Ardi Larruaren ordenaren intsignia" eman dion ekitaldian, Espainiako koroak ematen duen kondekoraziorik handiena. Gaur bezalako egunetan bere pentsamendua ETAren indarkeriaren biktimekin dagoela adierazi du, "senarrak, aitak eta semeak galdu dituztenekin".

Erregeak "laguntza politikoa, judiziala eta poliziala" eskertu dio Sarkozyri "indarkeria terroristarekin amaitzeko" eta erregeren jauregian eman dio domina Frantziako presidenteari.

Bere hitzetan, bi herrialdeen arteko harremanak historiako "unerik onenetakoan" daude. "Espainiaren lagun onak zaretelako" dela goraipatu du erregeak. Gainera, Sarkozyk "egoerak eskatzen duen maila eta ekintzarako ahalmena" duela gailendu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea