Politika -
Topaketa Bilbon
PSEk babesa agertu dio Rubalcabari
Patxi Lopezek esan du beste PSOE bat nahi duela, "gizartearekin bat egiteko"
Erredakzioa
Patxi Lopez lehendakariak alderdirako "eredu berri bat" bilatzea beharrezkoa dela esan du PSOEk "gizartearekin bat egiteko" eta "irekiagoa". Era berean, Alfredo Perez Rubalcaba idazkari nagusirako hautagaiari "arrakasta" opa dio, "zure arrakasta sozialismoan sinesten dugun guztiona izango delako".
Patxi Lopez izan da, hain zuzen, Alfredi Perez Rubalcaba aurkezteko ardura izan duena Bilbon PSE-EEko militanteekin egindako bileran. Bertan izan dira, besteak beste, Jesus Eguiguren PSE-EEko presidentea, Rodolfo Ares Herrizango sailburua eta Idoia Mendia Jaurlaritzako bozeramailea.
Lehendakariarentzak ezinbestekoa da "alderdian batasuna edukitzea eta funtzionatzen ari ez diren gauzak aldatzea". Horren harian, sozialistak gai izan behar dute "gaur egun herri honetan eta Europan gertatzen ari denari erantzuna emateko".
Hori dela eta, "Europako nolabaiteko birsorketa" egin behar da, izan ere "Europa izan behar da estatu-kideei eta herritarrei lagundu behar diena; momentu honeta ez da hori egiten ari eta Estatuak atzeratze ekonomikora eta hondamendira eramaten ari da".
Rubalcaba
PSOEren idazkaritza orokorrerako hautagai den Alfredo Perez Rubalcabak esan du Gobernuak "Europari doikuntzaren bidea berrikusteko" eskatu behar diola, "doitze neurriekin soilik ezin gara krisitik atera", esan du.
PSE-EEko militanteekin egon da Rubalcaba Bilbon, eta Patxi Lopez lehendakariak babesa eman dio. "Zure arrakasta sozialista guztiena izango da", adierazi du lehendakariak.
PSOEk "oposizio baliagarria" egin behar duela defendatu du Rubalcabak, "Gobernuak proposatzen duena ongi badago, akordioak egingo ditugu, baina ongizateraren estatuaren kontuak murrizteko aprobetxatzen badu, gobernuari aurre egingo diogu".
Mariano Rajoy presidenteak "zer egin badakiela" esan du eta honen harira, "noiztik dakien" galdetu dio Rubalcabak. "Orain dela bi hilabetetik al daki? Zein da promestu zigun plana?, esan dio Gobernuak lehen murrizketak onartu ostean.