Politika -
'Txillardegi' hil da
Ezker Abertzalearentzat, 'Txillardegi' belaunaldi askoren ikurra zen
"Herria eraikitzeko" eta euskararen batasuna lortzeko egindako lana ere azpimarratu dute. 'Txillardegi'ri omendalia egingo dio ezker abertzaleak, urtarrilaren 29an, Donostian.
Erredakzioa
Ezker Abertzaleak Jose Luis Alvarez Enparantza 'Txillardegi'ren heriotza deitoratu du. Era berean, bizitza osoan egindako merituak goraipatu ditu, belaunaldi ezberdinentzako ikurra izan zela gaineratuta.
Komunikatu batean, 'Txillardegi'ren ekarpenak azpimarratu dituzte, politikan, filosofian, olerkigintzan eta hizkuntzalaritzan; baita "herria eraikitzeko" eta euskararen batasuna lortzeko egindako lana ere.
Azkenik, "omenaldi nazionala" egingo diotela iragarri dute, urtarrilaren 29an izango da, Donostian.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea