Politika -

PPren batzarra

Rajoy: 'Ongi dakit zer egin Espainiaren ospea hobetzeko'

Mariano Rajoyek esan du bere erronka nagusia "enplegua sortzea" dela eta uda baino lehen, ekintzaileen lege bat onartuko duela iragarri du.

Mariano Rajoy, PPk Malagan egin duen batzarrean. Argazkia: Efe
Mariano Rajoy, PPk Malagan egin duen batzarrean. Argazkia: Efe
Mariano Rajoy, PPk Malagan egin duen batzarrean. Argazkia: Efe

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mariano Rajoy Gobernuko presidenteak onartu du "une zaila" bizitzen ari garela, baina "oso ongi dakigu zer egin behar dugun Espainiaren ospea hobetzeko, hazteko eta enplegua sortzeko", gaineratu du.

Europako buruzagiekin datorren hilaren 30ean izango duen bileran hori helaraziko diela esan du eta euroaren eta defizitaren kontrolaren aldeko "apustu sendoa" egingo duela iragarri du.

Zentzu honetan, eta Standard Poor's agentziak Espainiaren kalifikazioa bi koska jaistea erabaki ostean, "Europan badakigu zer egin behar dugu", adierazi du, eta ez ohiko goi-bilera horretan Europar Batasunak "egin behar dena" esango duela azaldu du.

Bere proposamenen artean, Rajoyk argi utzi du "defizita kontrolatu" behar dela; "ezin dugu gastatu daukaguna baino gehiago", gaineratu du. Gainera, "Europar Batasuneko herrialde guztiek erreforma ekonomikoak egin beharko dituzte", adierazi du.

Bere alderdiaren erronka nagusiak, "haztea, enplegua sortzea eta ongizatearen estatua mantentzea" direla esan du. 2011 urtea "5,4 langabeturekin ixteagatik penatu da, "horregatik helburu bezala enplegua sortzea" ezarri du. "Gure esfortzu eta politika guztiak horretan jarriko dute arreta".

Hori lortzeko, uda baino lehen ekintzaileen lege bat onartuko duela iragarri du, "Espainian ongizatea eta aberastasuna sortzeko suspertuko diena".

Enpresa publiko, fundazio eta erkidegoetako erakundeen murrizketak berretsi du Rajoyk.

Bestalde, Espainiak "kreditua" ere behar duela esan du Gobernuko presidenteak, "krediturik gabe ez dago inbertsiorik, eta inbertsiorik gabe ez dago enplegurik, ez ongizaterik ezta ezer ere ez". Horregatik, finantza sisteman erreformak egongo direla defendatu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea