Politika -
Urtarrilaren 26an, Berlinen
Rajoy Europako Batzordea batu baino lehen bilduko da Merkelekin
Batzorde horretan, hazkunde ekonomikoa eta zerga-finkapena jorratuko dituzte. Berlinera joan aurretik, Sarkozyrekin eta Herman Van Rompuyrekin ere batzartuko da Rajoy.
Erredakzioa
Mariano Rajoy Angela Merkelekin bilduko da Berlinen, urtarrilaren 6an, Gobernuko iturriek jakitera eman dutenez.
Bruselan egingo duten Europar Batzordea baino hiru egun lehenago egingo dute bilera Rajoyk eta Merkelek. Batzorde horretan, hazkunde ekonomikoa eta zerga-finkapena jorratuko dituzte.
Lehenago ere bildu dira biak PPk hauteskundeak irabazi ondoren, baina Rajoy Espainiako Gobernuko presidente izendatu baino lehen egin zuten.
Beste buruzagi batzuekin batzarrakAurretik, astelehenean. Nicolas Sarkozy Frantziako presidentea hartuko du Rajoyk Moncloan. PP Gobernura heldu denetik Madrilera bidaia egingo duen lehen europar agintaria da frantziarra.
Herman Van Rompuy Europako Batzordeko presidentearekin biltzeko asmoa ere badu Rajoyk. Bilera horretan defizita murrizteko planaren ildo nagusia eta datorren hilabeteetarako antolatzen ari diren erreformak azalduko dizkio Gobernu zentraleko presidenteak Van Rompuyri.
Biharamunean, Marokora egingo du bidaia Rajoy.