Politika -

Elkarrizketa Radio Euskadin

Amaiurrek 'kontaktu informalak eta naturalak' ditu PPrekin

Eman beharreko urratsak "finkatzea" espero du Xabier Mikel Errekondok, nahiz eta hasiera batean "txikiak iruditu, garrantzitsuena da sendoak izatea".

Xabier Mikel Errekondo, Parlamentuko Amaiurreko beste diputatuekin. Argazkia: Efe.
Xabier Mikel Errekondo, Parlamentuko Amaiurreko beste diputatuekin. Argazkia: Efe.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Xabier Mikel Errekondo Amaiurreko diputatuaren esanetan, Pprekin "kontaktu informal, normalak eta naturalak" dituzte Parlamentuaren dinamikaren barruan. Gainera, eman beharreko urratsak "finkatzea" espero dutela adierazi du, nahiz eta hasiera batean urrats horik "txikiak iruditu, garrantzitsuena da sendoak izatea".

Radio Euskadin egindako elkarrizketan, koalizioak PPrekin kontaktuak izateko "jarrera irekia" duela esan du Errekondok, baita Kongresuan eta gizartean ordezkaritza duten gainontzeko alderdiekin berba egiteko ere.

"PPrekin ez dugu harreman ofizialik izan, baina Parlamentuko egunerokoan kontaktu informalak, normalak eta naturalak ditugu. Zentzu horretan, ateak irekita dauzkagu, arazoak arazo, eta garai berrietara moldatzeak dakartzan zailtasunekin", azaldu du.

Urratsak sendotzea

Bere ustez, "Euskal Herrian elkar ulertzeko dinamika horretan sartuta gaudela denok badakite ere, Madrilen gehiago kostatzen da, baina eman beharreko urratsak sendotzen ari dira". "Beharbada, hasieran, urrats horiek txikiak dirudite, baina garrantzitsuena da urratsok sendotzen joatea", azpimarratu du.

Errekondok Jesus Posada Kongresuko presidentea aipatu du, baina "jende gehiago" ere badagoela esan du. "Tratua lagunartekoa izan da, tentsiorik gabekoa, jakin badakigulako Euskal Herriaren etorkizunerako proiektu oso ezberdinak ditugula".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea