Politika -
Radio Euskadin elkarrizketatua
AHTko inbertsioa bermatzea eskatuko dio Arriolak Gobernuari
Eusko Jaurlaritzako Garraio sailburua Ana Pastor Sustapen ministroarekin bilduko da ostegun honetan. Pariseko lotura Madrilgoa baino lehen ez heltzea espero du.
Erredakzioa
Ostegun honetan Iñaki Arriola Eusko Jaurlaritzako Garraio sailburua Ana Pastor Sustapen ministroarekin bilduko da eta AHTeko inbertsioa bermatu dezala eskatuko dio.
Radio Euskadin elkarrizketatua, murrizketek AHTko lanetan eraginik ez dezatela izan, eta lan horiek aurrikusitako epean bukatu daitezela ere eskatuko diola azaldu du. Pariseko lotura Madrilgoa baino lehen ez heltzea espero duela gaineratu du.
Mariano Rajoyren Gobernuak AHTko inbertsioa bermatu dezala nahi du Eusko Jaurlaritzak, 2016an abiadura handiko trena martxan egoteko. 2012 horretarako ezinbestekoa delakoan daude.
Sustapen Ministerioari, ADIFen bitartez, Bilbo-Gasteiz plataformaren lanak dagozkio. Ibilbide gehiena ezarrita dago, baina ez bukatuta, AHTrako iaz aurrikusita zeuden 133 milioiak baino gehiago jarri beharko lituzke Gobernuak.