Politika -

PSOEren hautagaitza

Chacon, sozialismoaren 'asaldatze gogoari' ahotsa ematearen alde

PSOEren idazkari nagusi izateko hautagaitza aurkeztu du Carme Chaconek bere aitaren jaioterrian, Olula del Ríon.

Carme Chacon, PSOEren idazkaritza orokorrerako hautagaia. Argazkia: EITB
Carme Chacon, PSOEren idazkaritza orokorrerako hautagaia. Argazkia: EITB
PSOEren idazkari nagusi izateko hautagaitza aurkeztu du Chaconek

00:30

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Carme Chacon ministro ohiak PSOEren buruzagitzarako hautagaitza aurkeztu du aldaketaren beharra azpimarratuz. Horregatik, sozialismoaren "asaldatze gogoari" ahotsa emateko erronka aipatu du.

PSOEri gerta dakioken gauzik okerrena immobilismoa dela esan du Chaconek, bere aitaren jaioterrian idazkari orokorra izateko hautagaitza aurkeztu duen ekitaldian, Olula del Rion.

"Okerrena ez mugitzea litzateke"

Hauteskunde orokorren aurretik Rubalcabaren hautagaitzarekin lehian ez aritzea erabaki bazuen ere, oraingoan, sozialistentzat okerrena ez mugitzea izango litzatekeela esan du Chaconek.

"Militante guztiei bide berria batera egiteko gonbita egiten diet, aro berri bat irekitzeko", esan du hautagaiak eta aurreko hauteskundeak galdu arren, ez duela amorerik emango berretsi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea