Politika -

Ministroen Kontseiluan

Carlos Urquijo Gobernuaren ordezkaria izango da Euskadin

Carlos Urquijok Mariano Rajoyren Gobernuaren konfiantza eskertu du eta egoera ekonomiko zaila konpontzen saiatuko dela azpimarratu du.

Carlos Urquijo, Gobernuaren ordezkari berria Euskadin
Carlos Urquijo, Gobernuaren ordezkari berria Euskadin

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Carlos Urquijo Euskadiko PPren eleduna Gobernuak Euskadin duen ordezkari berria izango da gaurtik aurrera, Soraya Saenz de Santamaria Gobernuko presidenteordeak Ministroen Kontseiluaren osteko prentsaurrekoan jakinarazi duenez. Urquijok Mikel Cabiecesen (PSE) tokia hartuko du horrela.

Urquijoren ibilbideak postu horretarako profil egokia duela pentsatzera eraman du Rajoyren Gobernua. Izan ere, 2003an kargu hori izan zuen, Enrique Villarren tokia hartu behar izan zuenean.

Carlos Urquijok Mariano Rajoyren Gobernuaren konfiantza eskertu du eta egoera ekonomiko zaila konpontzen saiatuko dela azpimarratu du.

Urquijo PPko legebiltzarkidea da, baina datozen egunotan kargua utziko du datorren astean kargu berria hartzeko. Eguna zehaztu gabe dago, baina Gasteizen izango dela esan dute, eta baliteke ministroren bat joatea.

Urquijoren izendapena bihar argitaratuko dute Estatuko Aldizkari Ofizialean.

Oraingoz ez ditu aipatu zeintzuk izango diren bere lehentasunak, baina ETAren iragarpenarekin erlazionatutakoak bai azpimarratu ditu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea