Politika -
'Liberation'en arabera
Ustezko ustelkeria sare batekin lotu dute Sarkozy
1994an, Sarkozy Aurrekontu ministro zenean, Pakistani Frantziako urpeko ontziak saltzeko legez kanpoko komisioak ordaindu ote ziren ari dira ikertzen.
Erredakzioa
Nicolas Sarkozy ustezko ustelkeria sare batekin lotzen duen informazioa argitaratu du gaur Liberation egunkari frantziarrak. 1994an, Sarkozy Aurrekontu ministro zenean, Pakistani Frantziako urpeko ontziak saltzeko legez kanpoko komisioak ordaindu ote ziren ari dira ikertzen.
Hain zuzen ere, Liberationek Renaud Van Rumbeke Defentsa Ministerioko funtzionario batek epailearen aurrean egindako deklarazioan oinarritzen da informazio hori.
Funtzionario horrek esan zuen "argi" dagoela Aurrekontu Ministerioak bazuela legez kanpoko ordainketa horiek egiten zituen Heine elkartearen sorkuntzaren berri.
Pakistango zerbitzu sekretuek Frantziako 11 ingeniari militar hil zituzten 2002an Karachin egindako atentatu batean, eta legez kanpoko komisioak ordaintzeari uzteagatik izan ote zen ari dira ikertzen.
Gainera, komisio horien zati batekin 1995an Edouard Balladur lehen ministro ohiaren hauteskunde-kanpaina finantzatu zela ere uste dute. Garai hartan Sarkozy Balladurren bozeramailea zen.
Irailean, Sarkozyren bi kide inputatu zituztela jakin zenean, Frantziako Gobernuak errefusatu egin zituen estatuburuaren kontrako "erasoak".