Politika -
Nafarroa
Garinoaingo alkate hautetsiak (DNEkoa) ez du karguaren zina egin
Muturreko eskuineko alkategaia ez da ekitaldira aurkeztu, eta hurrengo 48 orduetan egiten ez badu, zerrendako bigarrena izendatuko dute alkate.
Erredakzioa
Garinoain herriko (Nafarroa) alkate hautetsia, Derecha Navarra y Española (DNE) muturreko eskuineko alderdikoa, ez da aurkeztu ostiral honetan karguaren zina egiteko ekitaldira. Horrenbestez, hurrengo 48 orduetan egiten ez badu, alkatetza zerrendako bigarrenarentzat izango da.
DNEk azaroaren 20ko udal hauteskundeetan lortu zuen alkatetza, aurkeztu zen alderdi bakarra izan baitzen. 18 boto baino ez zituen jaso. Beste 305 zuriak izan ziren.
Gaur kargu-hartzea zela eta, 200 pertsonak elkarretaratzea egin dute eguerdian, beltzez jantzita eta isilik, alkatea DNEkoa izatearen aurka.
Herritarrek "Ez gaituzue ordezkatzen" dioen pankarta bat izan dute.
Foruzaingoak segurtasun operazio zorrotza abiatu du herriaren sarreran eta Udaletxearen inguruetan.
Victor Rubio eta Marisa Simon Bildu eta Izquierda-Ezkerra koalizioetako parlamentarioak bertaratu dira.