Politika -

Dignidad y Justicia

Presoen aldeko manifestazioa debekatzeko eskatu diote ANri

Urtarrilaren 7an Egin Dezagun Bidea plataformak presoen alde deitu duen manifestazioa debekatzeko eskatu dio Dignidad y Justicia elkarteak Auzitegi Nazionalari.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Urtarrilaren 7an Egin Dezagun Bidea plataformak presoen alde deitu duen manifestazioa debekatzeko eskatu dio Dignidad y Justicia elkarteak Auzitegi Nazionalari. Elkartearen ustez, baliteke parte-hartzaileek manifestazioan zehar presoen argazkiak erakustea eta, ondorioz, "terrorismoa goraipatzea".

Auzitegi Nazionalari igorritako testuan, Dignidad y Justiciak adierazi du manifestazioaren helburua "ETAren presoei omenaldia" egitea izango dela.

Deialdiaren kartelean "ETAko bi kideren argazkiak" erakusten dituztela gaineratu du elkarteak eta hori, gaineratu dutenez, "delitua da, Gorenaren epai batzuen arabera".

"Jakina da", Dignidad y Justiciaren ustez, ezker abertzalearen azken manifestazioak "ustez presoekin zerikusirik ez duten pertsonek" deitu dituztela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea