Politika -
PSOEko barne eztabaida
Caamaño: 'Chaconek PSOE sakonki berritzeko gogoa du'
Halaber, Francisco Caamaño Justizia ministro ohiak Rubalcabak PSOEren lidergorako bere hautagaitza aurkeztu izana 'albiste ona' dela iritzi dio.
Erredakzioa
Francisco Caamaño Justizia ministro ohiak eta diputatu sozialistak adierazi duenez, Carme Chacon Defentsa ministro ohiak alderdiaren ideiak sakonki berritzeko gogoa du". Chaconek, Caamañok eta beste hainbat ordezkari sozialistek "PSOE asko dago egiteko" agiria sinatu dute, hain zuzen.
RNEn egindako elkarrizketa batean, Rubalcabak ostegunean Madrilen hautagaitza aurkeztuko duela jakin eta gero, Defentsa ministro ohiak ere gauza bera egiteko asmorik ba ote duen galdetu eta gero egin ditu adierazpen horiek.
"Agiria sinatu den plataforma horretan gaude, eta badakit Chaconek PSOEren ideiak sakonki aldatzeko gogoa duela", erantzun du. Hala ere berak hartu beharreko erabaki bat dela erantsi du.
Rubalcabaren hautagaitza
Halaber, Rubalcabaren hautagaitzari dagokionez, PSOEko lidergoa lortu ahal izateko bere hautagaitza oficial egitea "albiste ona" dela adierazi du.
Rubalcabak "asko balio" duen pertsona dela frogatu duela adierazi du, eta orain alderdiko datozen idazkari nagusia hautatzeko tresneria jarri behar dela martxan erantsi du. Aldi berean, PSOEren barne eztabaidako protagonista "ideiak" izan behar dutela azpimarratu du, eta ez pertsonak.