Politika -
PSOEko idazkaritza nagusia
Rubalcabak PSOEko idazkari nagusia izateko hautagaitza aurkeztuko du
Presidenteordeak azkenean hautagaitza aurkezteko erabakia hartu du, Sevillako Kongresu Federalerako 40 egun falta direnean. Bertan, Jose Luis Rodriguez Zapateroren ordezkoa aukeratuko dute.
Erredakzioa
Alfredo Perez Rubalcaba Kongresuko talde sozialistako presidenteak PSOEko idazkari nagusia izateko hautagaitza aurkeztuko du ostegunean, iturri sozialistek Efe albiste agentziari jakinarazi diotenez.
Madrilgo UGTen egingo duen ekitaldian aurkeztuko du bere hautagaitza.
Presidenteordeak azkenean hautagaitza aurkezteko erabakia hartu du, Sevillako Kongresu Federalerako 40 egun falta direnean. Bertan, Jose Luis Rodriguez Zapateroren ordezkoa aukeratuko dute. PSOEko Kongresu Federala otsailaren 3a eta 5a bitartean egingo dute.
Azken asteotan Rubalcaba federazio ezberdinetako buruekin bildu da, eta elkarrizketa horiek Sevillan bukatu ditu gaur Jose Antonio Griñan Andaluziako presidentearekin bildu ostean.
Carme Chacon
Carme Chacon Defentsa ministro ohiak Alfredo Perez Rubalcabaren erabakia errespetatzen duela esan du.
Hala ere, Chaconek ez du argitu bere hautagaitza aurkeztuko duen ala ez.