Politika -
Kargu hartzea
Ana Botella Madrilgo alkate izendatu dute
Alberto Ruiz-Gallardonek Justizia ministro izateko dimititu eta gero Ana Botellak hartu du alkatetza. Kargu horretan jardungo duen lehen emakumea da.
Erredakzioa
Ana Botella Madrilgo alkate da jada. Alberto Ruiz Gallardonek Justizia ministro izateko dimititu ostean berak hartu du hiriburuaren gidaritza, kargu horretan jardungo duen lehen emakumea da.
Ana Botella, Ingurumen eta Mugikortasunaren zinegotzi izan da orain arte, gaur alkate izateko 31 zinegotzi popularren aldeko botoa jaso du. Zin-egite ekitaldian bere senarrak, bi seme-alabek eta Rajoyren Gobernuko sei ministrok babestuta egon da.
Botellaren kargu-hartzeak sekulako ikusmina sortu du. Bere familiaz gain alderdikide asko izan dira ekitaldian. Rajoyren Gobernutik esaterako, Ana Pastor Ogasun ministroa, Jose Manuel Garcia Margallo Atzerri ministroa, Jose Manuel Soria Industria, Energia eta Turismo ministroa, Luis de Guindos Ekonomia ministroa, Ana Mato Osasun, Gizarte Zerbitzu eta Berdintasun ministroa eta Alberto Ruiz-Gallardon Juastizia ministroa.