Politika -

ETAko presoak

10.000 pertsonak eta elkartek bat egin dute presoen aldeko martxarekin

Manifestazioa urtarrilaren 7an egingo dute, Bilbon, egungo espetxe politika aldatzea eskatzeko.

Manu Ugartemendia eta Amaia Esnal Egin Dezagun Bidea ekimeneko eledunak, gaurko agerraldian. EFE
Manu Ugartemendia eta Amaia Esnal Egin Dezagun Bidea ekimeneko eledunak, gaurko agerraldian. EFE
Manu Ugartemendia eta Amaia Esnal Egin Dezagun Bidea ekimeneko eledunak, gaurko agerraldian. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hamar mila pertsonak eta erakundek baino gehiagok bat egin dute urtarrilaren 7an Bilbon ETAko presoen alde egitekoa den manifestazioarekin.

Manu Ugartemendia eta Amaia Esnal Egin Dezagun Bidea ekimeneko bozeramaileek gaur goizean Donostian egindako prentsaurreko batean azaldu dutenez, atxikimendu kopurua "Euskal Herrian horren epe laburrean lortutako handiena" izan da.

Espetxe politika aldatzea eskatzen duen plataforma honetako ordezkariek zehaztu dute 600 alderdik, sindikatuk, elkartek eta eragile sozialek eta nazioarteko 500 elkartek egin dutela bat martxarekin.

Besteak beste, Amaiur, Bildu, Aralar, Alternatiba, EA eta ezker abertzalea euskal alderdi politikoak; ELA, LAB, EHNE eta HIRU sindikatuak eta Catalunya Nacio Independencia, Argentinako Alderdi Komunista, Bretainiako Breizhistance eta Venezuelako Simon Bolivar koordinakundea izango dira parte-hartzaileen artean.

Norbera bere izenean joango direnen artean, gainera, kirolariak, musikariak, idazleak, artistak, irakasleak, abokatuak eta kargudun publikoak izango dira.

Ugartemendiak gogorarazi du manifestazioaren helburua egungo espetxe politikari amaiera ematea eta "gatazkaren konponbidea sustatzea" izango dela.

Gainera, "demokratikoki eta arduraz" jokatzeko eskatu dio Mariano Rajoyren Gobernu berriari.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea