Politika -
Agiria
Chacon eta PSOEko beste kide batzuek proiektu berri bat eskatu dute
"PSOE asko egiteke" agirian norabide berria eskatu dute. Halaber, parte hartze eta barne demokraziaren sisteman aurrera egitea eskatu dute, eta aurpegi aldaketa batekin nahiko ez dela uste dute.
Erredakzioa
"PSOE asko egiteke" agirian norabide berria eskatzen dute sozialdemokratentzat. Halaber, parte hartze eta barne demokraziaren sisteman aurrera egitea eskatu dute, eta aurpegi aldaketa batekin nahiko ez dela uste dute.
Ia 30 agintari sozialistek agiri bat sinatu dute N-20ko hauteskundeen porrotaren eztabaida abiatzeko eta sozialistentzat proiektu berri bat proposatzeko. Agiri horren sinatzaileen artean, besteak beste, Carme Chacon, Francisco Caamaño, Josep Borrel, Cristina Narbona eta Juan Fernando Lopez Aguilar daude.
Efek jakin ahal izan duenez, agiri horrek "PSOE asko egiteke" titulua dauka eta web gune batean eskegiko dute alderdiko kideen eta zaleen iritziak jasotzeko. Hilabete eta erdi barru PSOEk zuzendaritza berria aukeratzeko Kongresua egingo du.
Oraindik ez dago PSOE zuzentzeko hautagairik, baina alderdiaren barruan onartutzat jotzen dute Alfredo Perez Rubalcaba eta Chacon izango direla hautagaiak.
Agiriko sinatzaileek norabide berria eskatzen dute sozialdemokratentzat. Halaber, parte hartze eta barne demokraziaren sisteman aurrera egitea eskatu dute, eta aurpegi aldaketa batekin nahiko ez dela uste dute, hori dela eta, politikak eta PSOEko barne antolakuntza aldatzea eskatu dute.
Sinatzaileen iritziz, ezin da hauteskundeetako porrota gutxietsi. Hala ere, krisiaren eta alderdiaren akatsen ondorioz eman zela uste dute.
Porrotaren ondorio horien artean, krisi ekonomikoa oso berandu atzeman izana aipatzen dute. Halaber, sektore txiroenei ahalegin handiak eskatu dizkieten politikak abian jarri izana eta boteretsuenei zerga gehiago ezarri ez izana azpimarratzen dute. Ildo horretan, alderdia hiritarren errealitatetik aldendu egin dela uste dute.
"Hiritarrak guretik alde egin baino lehen, gu hiritarretatik aldendu ginen", aitortu dute.