Politika -
Polemika
Gipuzkoako Foru Aldundiak ez du Donostialdeako Metroa finantzatuko
Larraitz Ugarte bozeramaileak azaldu duenez, Aldundiak ez ditu "zalantza garrantzitsuak" eragiten dizkion eta Eusko Jaurlaritzaren eskumena den proiektu batengatik 350 milioi ordainduko.
Erredakzioa
Gipuzkoako Aldundiak (Bilduren esku) Donostialdeako Metroaren finantzaketan parte hartuko ez duela iragarri du eta "zalantza garrantzitsuak" eragiten dizkion eta Eusko Jaurlaritzaren eskumena den proiektu batengatik 350 milioi ordainduko ez dituela esan du.
Larraitz Ugarte Aldundiko bozeramaileak azaldu duenez, Diputatuen Kontseiluak hartutako erabakia Eusko Jaurlaritzako Garraio sailari jakinarazi diote dagoeneko. Ugartek erabaki hori hartzeko hainbat arrazoi izan dituztela esan du, besteak beste, proiektu hori Gipuzkoako Foru Aldundiaren eskumena ez dela eta Eusko Jaurlaritzaren proiektua dela azaldu du.
Egoera ekonomiko konplikatua izan da Ugartek aipatutako beste arrazoietako bat. Bozeramailearen aburuz, Aldundiarentzat bere eskumena ez duen proiektu batean 350 milioiko gastua egitea (lanen % 50) "gehiegizkoa" dela esan du. Hala ere, Aldundiak EuskoTrenek beharrezkoa duen modernizazioan parte hartzeko gogoa erakutsi du.
Ugartek esan duenez, Bildurentzat "Hendaia-Lasarte ibilbidea egiten duen trenaren ibilbidea zabaltzea oso interesgarria da", baina, "zalantza garrantzitsuak ditu Donostialdeako Metroarekin".
Aldundiak Donostiarentzat "behar bezalakoa" den DBUS autobus zerbitzuari lehia egingo liokeela uste du. Gainera, hirian "horrelako zulo handia egitea ez da beharrezkoa", euren ustez.
Horrez gain, Gipuzkoako gainontzeko herrietan bizi den herritarren % 40ak ere "zerbitzu on baten beharran bizi diren biztanleek ere laguntza jaso behar dute":