Politika -

Inbestidura-eztabaida

Nafarroa EAErekin elkartzeko xedapena bertan behera utziko du Rajoyk

Inbestidura-eztabaidaren bigarren saioan, Rajoyk Nafarroako diputatuei (UPN eta Geroa Bai) erantzun egin die, hauteskunde-kanpainan zehar hartutako konpromisoa berrezteko.

Uxue Barkos (Geroa Bai). Argazkia: EITB.
Barkosek talde mistoko gutxiengoa isiltzen saiatzea egotzi dio Rajoyri

00:32

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Datorren legealdian, Konstituzioaren erreforma egitekotan, Nafarroa Euskal Autonomia Erkidegoarekin elkartzea ahalbidetzen duen xedapena bertan behera utziko duela esan du gaur Mariano Rajoy Espainiako hurrengo presidenteak.

Inbestidura-eztabaidaren bigarren saioan, Rajoyk Nafarroako diputatuei (UPN eta Geroa Bai) erantzun egin die, hauteskunde-kanpainan zehar hartutako konpromisoa berrezteko.

Carlos Salvador UPNko diputatuak Rajoyren hitzak baloratu egin ditu, baina Uxue Barkosek (Geroa Bai) "Nafarroako hiritarrei haien etorkizun politikoa erabakitzeko gaitasuna" kenduko dien galdetuko dio PPko buruari.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea