Politika -
Mariano Rajoyren inbestidura
Erregeak UPNrekin eta Geroa Bairekin abiatu du bilera-sorta
Bi alderdiek eta estatuburuak egoera ekonomikoa izan dute hizpide. Amaiur ostegun honetan joango da Zarzuelara.
Erredakzioa
Juan Carlos I.a Espainiako erregeak hasiera eman dio gaur goizean Gobernuko presidenterako hautagaia proposatzeko bilera-sortari.
Lehenik eta behin, erregea Carlos Salvador UPNko diputatuarekin batzartu da Zarzuelan. Bozeramaile erregionalistak azaldu duenez, estatuburua "kezkatua" ikusi du krisia dela eta, baina "baikor" aldi berean.
Salvador eta erregea 25 minutu bildu dira, eta Espainiako egoera ekonomikoa oro har, eta Nafarroakoa batik bat, hartu dituzte hizpide.
UPyDk eta Amaiurrek talde parlamentarioa osatzeko aukeraz, Salvadorrek esan du ez luketela izan beharko araudia zorrotz ulertuz gero, baina biek zirrikituak aurkituko dituztela araudiaren gainetik egoteko.
UPNren ostean, Uxue Barkos Geroa Baiko diputatua pasatu da Zarzuelatik, eta bere alderdiaren "obsesio handiena" langabezia dela helarazi dio erregeari.
Barkosek esan du "zentzuzkoa" dela Amaiurrek talde propioa izatea, baina gaineratu du koalizio abertzalea ez dela berarekin harremanetan jarri, taldea osatzeko laguntza eske.
Bere esanetan, inbestidura saioa eta egoera ekonomikoa baino ez dute hizpide hartu bileran.
Geroa Baiko bozeramaileak eta erregeak euren osasun egoeraz hitz egin dute, eta zoriontsu agertu dira "2011 amaitzen delako".
Gaur, erregea Talde Mistoko gainerako ordezkariekin batzartu da.
Amaiur, bihar
Bihar goizean, 11:00etan, Josu Erkoreka (EAJ) joango da Zarzuelara, 11;45ean Rosa Diez (UPyD), 12:30ean Xabier Mikel Errekondo (Amaiur) eta 13:15ean Cayo Lara (IU).
Arratsaldean, 17:30ean, Josep Antoni Duran Lleida (CiU) hartuko du, 18:15ean Alfredo Perez Rubalcaba (PSOE) eta 19:00etan Mariano Rajoy (PP).
Espainiako hurrengo gobernuburuaren inbestidura saioa hilaren 19an eta 20an egingo dute, Kongresuan. Hortaz, karguaren zina 21ean egingo du, gobernuko kideek 22an, eta Ministroen lehen Bilera 23an izango da.
Juan Carlos I.a Espainiako erregeak hasiera eman dio gaur goizean Gobernuko presidenterako hautagaia proposatzeko bilera-sortari.Lehenik eta behin, erregea Carlos Salvador UPNko diputatuarekin batzartu da Zarzuelan. Bozeramaile erregionalistak azaldu duenez, estatuburua "kezkatua" ikusi du krisia dela eta, baina "baikor" aldi berean.Salvador eta erregea 25 minutu bildu dira, eta Espainiako egoera ekonomikoa oro har, eta Nafarroakoa batik bat, hartu dituzte hizpide.UPyDk eta Amaiurrek talde parlamentarioa osatzeko aukeraz, Salvadorrek esan du ez luketela izan beharko araudia zorrotz ulertuz gero, baina biek zirrikituak aurkituko dituztela araudiaren gainetik egoteko.UPNren ostean, Uxue Barkos Geroa Baiko diputatua pasatu da Zarzuelatik, eta bere alderdiaren "obsesio handiena" langabezia dela helarazi dio erregeari.Barkosek esan du "zentzuzkoa" dela Amaiurrek talde propioa izatea, baina gaineratu du koalizio abertzalea ez dela berarekin harremanetan jarri, taldea osatzeko laguntza eske.Bere esanetan, inbestidura saioa eta egoera ekonomikoa baino ez dute hizpide hartu bileran.Geroa Baiko bozeramaileak eta erregeak euren osasun egoeraz hitz egin dute, eta zoriontsu agertu dira "2011 amaitzen delako".Gaur, erregea Talde Mistoko gainerako ordezkariekin batzartu da.Amaiur, biharBihar goizean, 11:00etan, Josu Erkoreka (EAJ) joango da Zarzuelara, 11;45ean Rosa Diez (UPyD), 12:30ean Xabier Mikel Errekondo (Amaiur) eta 13:15ean Cayo Lara (IU).Arratsaldean, 17:30ean, Josep Antoni Duran Lleida (CiU) hartuko du, 18:15ean Alfredo Perez Rubalcaba (PSOE) eta 19:00etan Mariano Rajoy (PP).Espainiako hurrengo gobernuburuaren inbestidura saioa hilaren 19an eta 20an egingo dute, Kongresuan. Hortaz, karguaren zina 21ean egingo du, gobernuko kideek 22an, eta Ministroen lehen Bilera 23an izango da.