Politika -

"Gürtel auzia"

Camps: 'Erabat errugabea naiz'

Campsek eta Costak euren errugabetasuna azpimarratu dute epaitegian eta Fiskaltzak proposatuko akordioa baztertu dute.

Camps, akusatuen aulkian. Argazkia: EFE
Camps, akusatuen aulkian. Argazkia: EFE
Camps eta Costa, akusatuen aulkian 'Gürtel auzia'gatik

01:09

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Francisco Camps Valentziako Generalitateko presidente ohiak eta Ricardo Costa Valentziako PPko idazkari nagusi ohiak euren errugabetasuna berretsi dute Gürtel Auziko epaimahaiaren aurrean. Fiskaltzak proposatuko akordioa baztertu dute, izan ere, euren erruduntasuna onartu beharko lukete horrela.

Campsek "erabat errugabea naiz" esan du epaimahaiko presidenteak egindako galderei erantzutean. Ricardo Costak, berriz, "Ez dus adostuko", esan du.

Valentziako Gobernuko presidente ohiari, lau americana, bost pare zapata, lau gorbata, eta 14.021 euroko balioa duten jantziak onartzea leporatzen diote. Campsek ziurtatu duenez, inoiz ez du oparirik jaso, eta noizbait jantzirik hartu badu, dirutan ordaindu bere karguaren inguruan sortu daitezkeen mesfidantzak saihesteko.

Costak ustez 7.325 euroko balioa zuten lau traje eta sei praka jaso zituen. Bere idatzian jasotzen duenez, ez zuen inolako jantzirik erosi eta egozten zaizkion gertakariak kargu publikorik betetzen ez zuen garaikoak direla azpimarratzen du.

Francisco Correa eta Pablo Crespo ‘Gürtel auzi’ko ustezko buruak ere auzitegira eraman dituzte. Correa anbulantzia batean heldu da, eta Crespo, berriz, Poliziaren furgoneta batean.

Correak eta Crespok azaroaren 30ean deklaratu zuten Gaztela eta Leonen, Leongo obra batean legez kanpoko komisioak jaso zituztelakoan. Biak Soto del Realeko kartzelan daude, ‘Gürtel auzia’ dela eta behin-behineko espetxealdian.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea