Politika -
'Gürtel auzia'gatik epaiketa
Herri epaimahaiaren hautaketak Campsen deklarazioa atzeratu du
Auziaren inguruan sortutako ikusmina epaitegi atarian geratu da, izan ere, Valentziako Gobernuko presidente ohiak eta Ricardo Costa PPko idazkari nagusi ohiak ez dute deklaratu lehenengo saioan.
Erredakzioa
Francisco Camps Valentziako Generalitateko presidente ohiak eta Ricardo Costa PPko idazkari nagusi ohiak ez dute deklaratu auziko lehen saioan. Erabateko ikusmina sortu du auziak, baina ikusmin hori auzitegiaren atarian geratu da.
Herri epamahaiaren eraketa prozesua luzatu egin da, eta ondorioz Campsen eta Costaren deklarazioa gutxienez bihar arte atzeratu da. Valentziako presidente ohiaren kontrako epaiketak komunikabideetan sekulako zalaparta ekarri du eta horren inguruan sortu den ikusmina "espatakulutzat" jo du Rita Barbera Valentziako alkateak.
Epaitegi atarian eman dute egun osoa komunikabideek, baina bi akusatuen irudiak Justizia Epaitegira heldu diren unean baino ezin izan dituzte jaso, izan ere, egun osoa barruan eman dute, bazkaldu ere bertan egin dute.
Francisco Camps Valentziako Generalitateko presidente ohia eta Ricardo Costa PPko idazkari nagusi ohia 'Gürtel auzia'ren barnean ustez jantzi batzuk jasotzea leporatzen diete. Instrukzioak bi urte eta erdi iraun du eta akusatuek 100 helegite inguru aurkeztu badituzte ere, gehiengoak atzera bota dituzte.
Akusazio honen ondorioz, Campsek dimisioa aurkeztu zuen uztailaren 20an eta bost egun ondoren, Jose Flors epaileak ahozko saioari hasiera ematea erabaki zuen. Dimisioa aurkeztean, bere "errugabetasuna" aldarrikatu zuen Campsek baina argitu zuenez, kargua utziko zuen Mariano Rajoyrentzat oztopo bat ez izateko.
Ustelkeriaren aurkako Fiskaltzak 41.250 euroko isuna eskatu die Campsi eta Costari. Akusazio popularrak, berriz, hiru urteko espetxe-zigorra eta zortzi urtebetez kargu publiko bat betetzeko debekua eskatu du.
2005eko amaiera eta 2006ko iraila bitartean bost janzki eta hiru jaka (5.600 eurokoak), 2006ko amaiera eta 2007ko uztailaren artean beste bost janzki eta hiru zapata-pare