Politika -

Baionan atxilotu dute

Frantziak Josu Esparza Ekineko ustezko kidea Espainiaren esku utzi du

Joan den azaroaren 15ean Esparza atxilotzeko agindua ezarri zuen Paueko Auzitegiak. Ekin taldeko kidea izatea leporatzen diote.

Frantziako Poliziak Josu Esparza atxilotu du Baionan. Argazkia: EITB
Frantziako Poliziak Josu Esparza atxilotu du Baionan. Argazkia: EITB
Frantziako Poliziak Josu Esparza atxilotu du Baionan. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Josu Esparza Ekineko ustezko kidea, Espainiako Auzitegi Nazionalak Esparzaren aurkako euroagindua egin zuenetik ezkutuan izan dena, Baionan atxilotu dute. Frantziako Poliziak Esparza Espainaren esku utzi du, Biriatouko polizia-etxean.

Espainiako Auzitegi Nazionalak Esparzaren aurkako euroagindu eskaera egin eta Pauek baiezkoa eman zuen azaroaren erdian.

Joan den larunbatean Esparzak Baionan 'Euskal Herriarentzat konponbide demokratikoa' aldarrikatzeko manifestazioan parte hartu zuen. Protestan 4.000 pertsona izan ziren antolatzaileen arabera, eta 3.000 Poliziaren arabera.

Bertan izan ziren, besteak beste, Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusia, eta Aurore Martin Batasuneko agintari ohia.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea