Politika -

Epaiketa ANn

Atentatuko lekukoek Goikoetxea mozkor bat zela uste zuten

Arkaitz Goikoetxearen aurkako epaiketa epaiaren zain gelditu da. ETAko kideak epaiketan parte hartzea ukatu du epaimahaiak "zilegitasunik ez duelako".

Epaiaren zain geratuko da Arkaitz Goikoetxearen aurkako epaiketa. Argazkia: EFE
Arkaitz Goikoetxearen aurkako epaiketa Auzitegi Nazionalean

01:40

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

2007an Durangoko kuartelean izandako atentatuan erabilitako furgoneta hurbiltzen ikusi zuten hiru guardia zibilek ibilgailuaren gidaria zen Arkaitz Goikoetxea mozkor bat zela uste zuten.

Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak 79 urte mantendu ditu Arkaitz Goikoetxearentzat, Durangoko Guardia Zibilaren kuartelan izandako atentatuagatik. Atentatuak kalte materialak eragin zituen.

Epaiketa epaiaren zain gelditu da eta Goikoetxearen defentsak bere absoluzioa eskatu du. Akusatuak aldiz, ETAko kidea izan zela onartu du eta epaiketan parte hartzea ukatu du epaimahaiak "zilegitasunik ez duelako".

Goikoetxearen atxiloketan parte hartu zuen agente batek, 2008ko uztailan atxilotua izan zen arte "Bizkaia taldeko" arduraduna izan zela esan du. Gainera, Durangoko atentatuan Jurdan Martitegik eta Aitor Artetxek baita ere parte hartu zutela esan du.

2007an kuartela zaintzen zebilen hiru Guardia Zibilak esan dute kuartelaren aurrean furgoneta bat aparkatzen ikusi zutela. Gero, kotxe batetik ateratako pertsona bat furgonetaren atzeko aldean sartu eta jarraian handik, kotxez irteten ikusi zuten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea