Politika -

Milaka pertsona

'Euskal Herriarentzako soluzio demokratikoak' eskatu dituzte Baionan

Manifestazioaren buruan "Euskal Herria, soluzio demokratikoak orain" leloa frantsesez eta euskaraz zeraman pankarta zihoan.

4.000 pertsona bildu dira Baionako manifestazioan. Argazkia: EITB.
4.000 pertsona bildu dira Baionako manifestazioan. Argazkia: EITB.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

"Euskal Herriarentzako soluzio demokratikoak" eskatzeko manifestazioa egin dute Baionan. Protestan 4.000 pertsona izan dira antolatzaileen arabera, eta 3.000 Poliziaren arabera. Manifestazioa Baionako hirigunetik igaro da eta ez da inolako istilurik izan.

Bertan izan dira, besteak beste, Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusia, Aurore Martin Batasuneko agintari ohia eta Josu Esparza Ekineko ustezko kidea.

Manifestazioaren buruan "Euskal Herria, soluzio demokratikoak orain" leloa frantsesez eta euskaraz zeraman pankarta zihoan.

Pankarta Iparraldeko erakunde abertzaleetako ordezkari politikoek zeramaten. Haiekin batera izan dira, besteak beste, Frantziako beste alderdi politikoen zenbait ordezkari: ekologistak, MoDem zentroko alderdikoak eta Alderdi Sozialistarenak, konkretuki, Pierre Sheret Atlatiar Pirineotako departamenduetako federazioko idazkaria.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea