Politika -

Elkarrizketa Radio Euskadin

ETAko presoek onura legalak izan ditzaketela esan du Cabiecesek

Gobernuaren ordezkariak azaldu duenez, "ETA existitzen ez bada, presoak ez dira ETAko presoak izango", orduan "preso normalak" izango dira eta beste edozeinen tratamendu bera jaso behar dute.

Mikel Cabieces Espainiako Gobernuaren EAEko ordezkaria, gaur. Argazkia: EITB
Mikel Cabieces Espainiako Gobernuaren EAEko ordezkaria, gaur.
Mikel Cabieces: 'Segurtasun-indarrek lan egiten jarraitu behar dute'

00:46

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mikel Cabieces Espainiako Gobernuaren EAEko ordezkariak bat egin du lehendakariaren proposamenarekin eta euskal presoak hurbiltzearen alde agertu da, izan ere, "ETA existitzen ez bada, presoak ez dira ETAko presoak izango", orduan "preso normalak" izango dira eta beste edozeinen tratamendu bera jaso behar dute, haren esanetan.

Radio Euskadin egin dioten elkarrizketa batean azaldu duenez, Gobernuak ez du ETAren amaiera negoziatu, agerian geratzen da hori ezker abertzaleak eta ETAk emandako pausoak eta hartutako erabakiak "alde bakarrekoak izan direla" diotenean.

Cabiecesek uste du PSOEren Gobernuaren terrorismoaren kontrako borrokarengatik hartu duela ETAk erabakia. "Poliziaren eraginkortasuna" dela eta, ETA "ahuldu" eta "gehiago ez hiltzea" erabaki duela azpimarratu du Cabiecesek.

Hala ere, ETAren zuloetan lehergailuak eta armak dauden bitartean Segurtasun Indarrek lanean jarraituko dutela zehaztu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea