Politika -

Hauteskundeen ostean

Basagoitik esan du ez duela Patxi Lopez botatzen lagunduko

Euskal popularren liderrak, halaber, ETAren indarkeriagatik kanpora joan zirenak Euskadira itzul daitezen "neurri pizgarriak" aztertzen ari direla esan du.

Antonio Basagoiti, euskal popularren presidentea. Argazkia: EFE
Antonio Basagoiti, euskal popularren presidentea. Argazkia: EFE
Antonio Basagoiti, euskal popularren presidentea. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Antonio Basagoiti EAEko PPren buruak Patxi Lopez ez duela Lehendakaritzatik botatzen lagunduko esan du, abertzaleek hori nahi arren, bere ustez, eta "legealdia amaitzeko zilegitasun osoa" duela gaineratu du.

Onda Ceron egin dioten elkarrizketa batean, PPk babestutako PSE-EEren Gobernua abertzaleek lehen minututik ez zutela "legitimotzat jo" adierazi du Basagoitik.

"Hilabete iraungo zuela esan zuten, ondoren bi, eta gero udal hauteskundeak arte. Herrialdea eurena zela uste izan dute, eta lehendakari sozialista bat okupatzat jotzen zuten eta PP edo Basagoiti jauna okupari atea ireki ziona bezala", erantsi du.

Bestalde, ETAk jarduera armatua amaitu duela iragarri eta gero, "orain Konstituzioa, herritarrak eta pertsonak jarri behar dira lurraldeen gainetik", esan du euskal popularren buruak.

Hala, Alderdi Popularra ETArengatik kanpora joan ziren euskaldunak "itzul daitezen" hainbat neurri sortzea aztertzen ari dela gaineratu du Basagoitik.

"Hauteskunde erreformaz eta eserleku baten edo diputatu baten balioaz hitz egiten ari garen unean, agian, kanpora joan diren euskaldunek Euskadin bozkatzeko aukeraz ere hitz egin" behar dela azpimarratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea