Politika -

Diputatuen Kongresua

PPk ezberdin tratatu nahi ditu UPyD eta Amaiur, taldea izateko auzian

"Nire ustez, ezberdinak direnak ezberdin tratatzeko aukera ematen du berdintasunaren printzipioak, eta UPyD eta Amaiur ezberdinak dira", esan du Gonzalez Ponsek.

Pons UPyD eta Amaiurren kasuak ezberdin tratazearen alde agertu da. Argazkia: Efe.
Pons UPyD eta Amaiurren kasuak ezberdin tratazearen alde agertu da. Argazkia: Efe.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Alderdi Popularra UPyD eta Amaiur ezberdin tratatzearen alde agertu da, bi alderdiek Kongresuan talde propioa izateko helburuari dagokionez.

Esteban Gonzalez Pons PPko Komunikazio idazkariordea izan da asmo horren berri eman duena, Telemadrilen egindako elkarrizketa batean. Bere hitzetan beharrezkoa da alderdi politiko baten eta bestearen egoera ezberdintzea.

"Nire ustez, ezberdinak direnak ezberdin tratatzeko aukera ematen du berdintasunaren printzipioak, eta UPyD eta Amaiur ezberdinak dira", esan du Gonzalez Ponsek.

Ez dituzte baldintzak betetzen

Kongresuan Araudia begiratuz gero, Amaiurrek eta UPyDk ez dituzte Kongresuan talde propia izateko beharrezko baldintza guztiak betetzen. Hala ere, aurretik ere antzerako kasuak izan dira eta horietan Parlamentuko Mahaia legearen zirrikituez eta arauaren interpretazioez baliatu da baimena emateko.

Parlamentuko Mahaia abenduaren 13an osatuko dute eta PPk gehiengoa izango du bertan. Ondorioz, popularren iritzia nagusitzeko aukera asko dauzka Kongresuko taldeak erabakitzeko orduan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea